
Joko nahasia eta emaitza kaxkarra atzo Ordiziak Amaikak Baten aurka lortutakoa. Aurrean talde hobea aurkitu zuen Ordiziak, baina partiduak intentsitatez jokatzeaz gain joko ona erakutsiz irabazten dira. Atzo ez zen posible izan, baina Animo mutilak!!!
Lehenengo zatiaren erdialdean (14.minutuan) areaz kanpotik egindako jaurtiketa bati esker aurre hartu zuen markagailuan Debako taldeak. Ordiziak ez zuen aukera garbirik sortzen eta bi jokalarik elkar tupust egin ondoren (25. minutuan) Jon Aiestaranek zelaia utzi zuen, buruan (kopetan) hartutako kolpeagatik. Josuk aukera garbi bat izan zuen 28. minutuan, baina Amaikak Bateko atezainak gelditzen asmatu zuen.--- Bigarren zatian gogoz ekin zioten bi taldeek, baina joko oso nahasia ikusi zen zelaian. Aukera gutxi eta jokaldi ikusgarririk ez, hau da, baloia beren atetik ahal den urrutien jartzen saiatu ziren bi taldeak. Debatarrek beraien bigarrena sartu zuten 6. minutuan eta Ordiziak ez zuen asmatu golik egiten. Azken emaitza: Ordizia –Amaikak Bat (0-2) Ordiziaren kaltetan.--- PRESTATZAILEAK, ARDURADUNAK, JOKALARIAK, SAILKAPENA, EGUTEGIA, ENTRENAMENDUAK,... IKUSTEKO KLIKATU “TALDEAK” + “INFANTILAK” IKONOETAN.
Klubaren fundazioa fundacion
Equipoweb-ren proiektua. equipoweb bisita gaitzakezu